Zorionak Bagera zuen 25. urtebetetzean!!!

Bagera elkartean 25 urte bete ditu aurten, eta ospakizun berezia egin dute, inguruko 25 elkarteri errekonozimendua emanez, tartean Ttan Ttakun irratia gaudelarik, hemendik gure eskerrik beroenak errekonozimenduarengatik eta ZORIONAK! Bagerari. Bertan izan zen Ttan Ttakun irratiko ordezkari, Emesutan irratsaioko Saioa: "25 erakunderi eman zizkiguten oroitarriak, antzerki saioak eta dantzariak izan ziren eta umorez aurkeztu eta…

Bagera elkartean 25 urte bete ditu aurten, eta ospakizun berezia egin dute, inguruko 25 elkarteri errekonozimendua emanez, tartean Ttan Ttakun irratia gaudelarik, hemendik gure eskerrik beroenak errekonozimenduarengatik eta ZORIONAK! Bagerari.

Bertan izan zen Ttan Ttakun irratiko ordezkari, Emesutan irratsaioko Saioa:

“25 erakunderi eman zizkiguten oroitarriak, antzerki saioak eta dantzariak izan ziren eta umorez aurkeztu eta jolasteko tartea ere izan genuen. Elkartearen historia irudietan behatu eta etorkizuneko berriak Hitzaren lehen orrialdean ikusi eta gozatzeko parada ere bai…
Zorionak eta Eskerrik Beroenak Bagera Elkarteari egindako lanarengatik.”

Leave a Reply