Gaurkoan 2010. urtean plazaratutako bilduma bat entzun dugu. Planet Mu zigilu ingelesak ordurarte Chicago hiriko eszena “underground”era mugatzen ziren doiñuak europara ekarri zituen. Nagusiki dantza eta lehiaketetarako sortuta dauden doiñu hauek Chicagoko house, rap, electro eta soul-a dituzte iturburu. Addison Groove bezalako musikariek Erresuma batuan, footwork doiñuak bertako dub step-arekin nahastuaz, musika berritzaileak eskeiñi dizkigute azken urteetan. Dj Rashad eta Dj Spinn izan dira estilo hontako bi izen potolo eta Bartzelonako Sonar jaialdira ere eraman zituzten beraien ekoizpenak azken jaialdietan. Bangs & Works Vol.1 (A Chicago Footwork Compilation) izeneko bilduma honekin eta beste hainbat lanekin, Mike Paradinas-en zigiluak Chicago hiritik musika denda eta dantzaleku nagusietara eraman zuten musika estilo hau.
Footwork doiñuak gaur Tempo irratsaioan
Gaurkoan 2010. urtean plazaratutako bilduma bat entzun dugu. Planet Mu zigilu ingelesak ordurarte Chicago hiriko eszena "underground"era mugatzen ziren doiñuak europara ekarri zituen. Nagusiki dantza eta lehiaketetarako sortuta dauden doiñu hauek Chicagoko house, rap, electro eta soul-a dituzte iturburu. Addison Groove bezalako musikariek Erresuma batuan, footwork doiñuak bertako dub step-arekin nahastuaz, musika berritzaileak eskeiñi dizkigute…