Badator berriro TTAN TTAKUN irratiak ospatzen duen urteroko festa.
Egia kulturetxean, larunbata, urtarrilak 11. Aurten 22:45tan irekiko dira ateak, eta goizaldeko 06:00tara luzatuko da festa.
2 areto izango ditugu, nagusian (gazteszena) SEÑOR NO, DOGO, BULLET PROOF LOVERS, UNIDAD ALAVESA eta KOBAN taldeek joko dute.
Areto txikian (hitzaldi aretoa): Sarcastic, Lola Mento, Lanbroa, Azken dantza, Emesutan, Pemaulk, Kokonauta eta RK mari ariiko dira musika jartzen.
Sarrera 5 eurotan dago, Bidebietako Zumardin, Egiako La Tabernan, Alde Zaharreko Eigerren edo Amara Zaharreko La Bodeguillan eskuratu daitezke, edo bestela Donostia Kulturaren bitartez.
Bertan elkar ikusiko dugu!!!