Emisioa berreskuratu dugu!!!!

Emisioa berreskuratu dugu!!!!

Astebete eman dugu emisiorik gabe, baino gaur berrskuratu dugu 1. kanala irrati eta streaming bidez. Uztailak 12 asteartean, sute bat izan zan irrati azpiko lokaletan eta kea sartu zitzaigun egoitza eta aparailu guztiak errautsez beterik gelditu direlarik. Aparailu hauetako asko erabili ezinik gelditu dira. Aste bete daramagu konponketa eta garbiketekin eta gaur, behintzat, emisioa berreskuratu … Continued


Magnolia by Lee irratsaioak ordutegi berria

Magnolia by Lee irratsaioak ordutegi berria

Magnolia by Lee irratsaioak ordutegi berria izango du hemendik aurrera, zuzenekoa ostegunetan izango da 21:30-23:00 tartean, errepikapena larunbat arratsaldetan izaten jarraituko du. Animoooo


Aitor Ikastola bueltan dugu

Aitor Ikastola bueltan dugu

Kurtso bat gehiago, eta Aitor ikastolako haurrek bere tartetxoa izango dute astearte eta ostegunetan 16:00tan.


Trio do Portu zuzenean Ttan Ttakun irratian

Trio do Portu zuzenean Ttan Ttakun irratian

Egiahurgunek Trio do Porturen kontzertua antolatu du bihar asteazkena abenduak 29, 17:00tan txondorra kultur gunean, eta kontzertu hori irratiz emitituko dugu, zuzenean, lehenengo kanalean…



“musikON egin” irratsaio berria daukagu.

Irratsaio berria dakarte Jaione eta Manexek, “musikON egin” saioan musika eta elikadura jorratuko dituzte, hamabostean behin, asteartetan 17:00-18:30 tartean. Ongi etorriiiii!!!


Noisean behin bueltan dugu

Noisean behin bueltan dugu

Hilabete luzez ixilik egon ondoren igande honetan bueltatuko da Noisean Behin irratsaioa, bere ohizko ordutegian, hau da, 10:00-11:30 tartean.


Programazioa normalizatuz

Programazioa normalizatuz

Hilabete luzez zenbait irratsaiok ezin izan dute irratsaioa burutu, pasa den astean Monkey man bueltatu zan, eta aste honetan asteazkenean Emesutan eta ostiralean Xolomo gangsta, Animo denoi!!!!



Bueltan Monkey man ordutegi berrian

Bueltan Monkey man ordutegi berrian

Zenbait hilabete ixilik egon ondoren, Monkey man irratsaioa parrilara bueltatuko da, astelehen honetatik aurrera, ordutegi berrian, orain 22:30-23:30