Astebete eman dugu emisiorik gabe, baino gaur berrskuratu dugu 1. kanala irrati eta streaming bidez.
Uztailak 12 asteartean, sute bat izan zan irrati azpiko lokaletan eta kea sartu zitzaigun egoitza eta aparailu guztiak errautsez beterik gelditu direlarik. Aparailu hauetako asko erabili ezinik gelditu dira.
Aste bete daramagu konponketa eta garbiketekin eta gaur, behintzat, emisioa berreskuratu dugu. Ala ere, oraindik lan pila dugu aurretik, oso modu prekarioan ari bait gara emititzen eta garbiketa eta konponketa lanek luze joko bait dute. Ondorioz zuzeneko irratsaiorik ez dugu izango datozen egunetan, eta musika tarteez gozatu ahal izango duzue bitartean.
Ttan Ttakun irratia autogestioan oinarritzen den kolektibo ireki bat da, eta orotariko laguntza ongi etorria izango da partaide garenok lan eskerga dugu eta aurretik.
Ea laister dena normaltasunera bueltatzen den eta Ttan Ttakun irratiaren bi kanalen uhienek (107.2FM eta 107.7FM) Donostia eta inguruak gogor astintzen dituzten berriz ere.
Era berean, irratia Txondorra kultur gunean kokatzen denez, eta partekatzen dugun espazio osoak kalteak jasan dituenez, normaltasun batetara iristeko, denbora eta lan asko eskatuko digu, kalte guztien balorazio eta konponketa egin arte.
GORA TTAN TTAKUN IRRATIA ETA TXONDORRA KULTUR GUNEA!!!!