BABYLON SUTAN #99 (2011/05/19) THE CONGOS ELKARRIZKETA

BABYLON SUTAN #99 (2011/05/19) THE CONGOS ELKARRIZKETA

Ieeepa!! Aste hontan irratsaio berezi bat eskeini nahi dizuegu: joan den astean, Biarritzeko Atabal aretoan The Congos jamaikar talde ezagunak kriston kontzertu eder bat eman zuen. Eta noski, hortxe bertan Hernaniko Molotoff irratiko Hanni-rekin elkarrizketaren bila  ibili ginen. Azkenean,  pertsonai mitiko hauekin ordu erdi bat hizketan pasa genuen. Agian jende jatorra Rastafari hauek!!!! Eszenatokien kanpoan ere, oso … Continued


“Dub At The Controls” bueltan, astelehenean!!

Kaixo lagunok, “Dub At The Controls” irratsaioa bueltan dago. Beraz, astelehenero arratsaldeko 20etatik 21:30ak bitartean zita daukazue reggae eta dub soinuekin. Hementxe utziko dizuegu ere hurrengo hilabetean osatuko dugun programazioa. Urtarrilak 31: 2010 errepasoa. 2010ean kaleratu diren disken errepaso zabala egingo dugu, bai estatuan eta baita Europa eta Munduan kaleratu diren diskekin. Otsailak 7: New … Continued


Lee Perry-ren

Lee Perry-ren “Black Ark” garaiak irratsaio berezia gaur!!

Dub At The Controls irratsaioan Lee Perry-ren Black Ark estudioaren garaiko irratsaio berezia egingo dugu. Perry-k 74-79. urteetan zehar ekoiztutako musika ilun eta misteriotsuarekin ordu ta erdiz egongo gara arratsaldeko 8retatik aurrera. Animatu eta entzun zuzenean FM-k 106.8a!!! Come on Upsetters!!! httpv://www.youtube.com/watch?v=o6AZIVjbgqU ondoren, ttan ttakun irratiko irratsaio berri bat!!!