“Dub At The Controls” bueltan, astelehenean!!

Kaixo lagunok, "Dub At The Controls" irratsaioa bueltan dago. Beraz, astelehenero arratsaldeko 20etatik 21:30ak bitartean zita daukazue reggae eta dub soinuekin. Hementxe utziko dizuegu ere hurrengo hilabetean osatuko dugun programazioa. Urtarrilak 31: 2010 errepasoa. 2010ean kaleratu diren disken errepaso zabala egingo dugu, bai estatuan eta baita Europa eta Munduan kaleratu diren diskekin. Otsailak 7: New…
, , , , , , , , , , , , ,

Kaixo lagunok, “Dub At The Controls” irratsaioa bueltan dago. Beraz, astelehenero arratsaldeko 20etatik 21:30ak bitartean zita daukazue reggae eta dub soinuekin. Hementxe utziko dizuegu ere hurrengo hilabetean osatuko dugun programazioa.

Urtarrilak 31: 2010 errepasoa. 2010ean kaleratu diren disken errepaso zabala egingo dugu, bai estatuan eta baita Europa eta Munduan kaleratu diren diskekin.

Otsailak 7: New Produbtions. Ekoizpen berriei eskeiniko diogu irratsaioa. Azken hilabeteetan kaleratu direnak eta ahal badugu kaleratzeko dauden batzuk ere jarriko ditugu.

Otsailak 14: Reggae eta inguruak. Inguruan baditugu lagun pila reggaea gustoko dutenak, bai entzun eta baita produzitu egiten dutelako. Hilabetean behin lagun bat ekartzen saiatuko gara zuekin beraien musika elkarbanatzeko.

Otsailak 21: Dub-aren aztarnak. Badakizuen moduan, reggae-a ezin da ulertu dub-arik gabe, elkarri lotuta daude erabat. Irratsaio berezi bat egin nahi dugu hilabetean behin dub-aren historia, abesti, diskak, kuriosidadek, ekoizleak,… errepasatzeko asmoz. Adi irratsaio honi!

Otsailak 28: Diska bereziak. Hilabetean behin, asko gustoko dugun diska bat hartu eta goitik behera birpasatuko dugu.

Argazkia "Makoki"-ren eskuz

Bukatzeko, irratian egin genuen azkeneko irratsaioa elkarbanatu nahiko genuke zuekin, Lee Perry-k Black Ark estudioetan egindako ekoizpenak. Irailak 13an izan zen irratsaio hau, pikoloak irratira sartu baino egun bat lehenago. Ezin izan genuen momentu hartan zuekin elkarbanatu baina bai oraingoan. Argazkian ikusi dezakezueenez, mikroak arma moduan hartu dituzten beste motatako pikoloez osatuta dugu irratia, eta ez dizkigute gure hitzak ixilduko!! Hemen irratsaioa eta astelehenerarte!

One response to ““Dub At The Controls” bueltan, astelehenean!!

Leave a Reply