babylon sutan #117 (2011/12/22) LEE PERRY

babylon sutan #117 (2011/12/22) LEE PERRY

Eup Family!!! Hemen uzten dizuegu azken irratsaioa. Lee Perry-ren mundu nabarmenara bidai bat egin dugu aste honetan. Izan ditugun artisten artean, hauek aurkituko dituzue: Debra Keesse, Watty Burnett, Twin Roots, Danny Hensworth, Meditation, eta abar…Benetan paregabeko artista gure Scratch!!! Ba hori, gozatu saioarekin eta ondo pasau!!! Hurrengo ostegunarte lagunok!!!


BABYLON SUTAN #111 (2011/10/20) SENSIMILLA STYLEE vol.1

BABYLON SUTAN #111 (2011/10/20) SENSIMILLA STYLEE vol.1

Reggae munduaren landare ezagunenari dedikatu diogu aste honetako irratsaioa (1. bolumena!!). Selekzio polita bat izan da benetan: Trevor Byfield “Burning Bush”, Black Uhuru “Sinsemilla”, Cornell Campbell “100 pounds of collie”, Wailing Souls “Ishen Tree”, Barrington Levy “Collie Weed”, etabar…Hartu zure Chalice, su emaiok eta saioa gozatu!!! Hurrengo ostegunarte, entzule maitiak!!! Keep on rocking!!


BABYLON SUTAN #109 (6/10/2011) ROTOTOM 3

BABYLON SUTAN #109 (6/10/2011) ROTOTOM 3

Kaixo adizkideak!! Hemen daukazue Rototom 2011-ko azken hiru egunen errepasoa. Festibalaren azken taupada haietan, jende mitiko pila bat ikusi genuen eta zuekin ere gozatu nahi ditugu: Johnny Clarke, Horace Andy, Brigadier Jerry, Michael Prophet, Lee Perry, Ken Boothe, etabar…Amaiera polita bat izan zen benetan. Hurrengo urte arte, Rototom!! Baina zuek…hurrengo ostegunarte!!!


BABYLON SUTAN #99 (2011/05/19) THE CONGOS ELKARRIZKETA

BABYLON SUTAN #99 (2011/05/19) THE CONGOS ELKARRIZKETA

Ieeepa!! Aste hontan irratsaio berezi bat eskeini nahi dizuegu: joan den astean, Biarritzeko Atabal aretoan The Congos jamaikar talde ezagunak kriston kontzertu eder bat eman zuen. Eta noski, hortxe bertan Hernaniko Molotoff irratiko Hanni-rekin elkarrizketaren bila  ibili ginen. Azkenean,  pertsonai mitiko hauekin ordu erdi bat hizketan pasa genuen. Agian jende jatorra Rastafari hauek!!!! Eszenatokien kanpoan ere, oso … Continued


datc 43# Reggae eta inguruak: A-Rasta-K (2011/03/14)

datc 43# Reggae eta inguruak: A-Rasta-K (2011/03/14)

Aurreko astean kale egin ondoren, jo ta su jarraitzen dugu Dub At The Controls irratsaioa. Aurretik agindu genizuen moduan, hilabetean behin gonbidatuak izango ditugu irratsaioan. Atzokoan Donostitik A-Rasta-K Sound izenpean tabenaz taberna, seioez sesio ari diren Jon eta Iban genituen gurekin. Roots eta Ska doinuetatik New Roots, Dub eta Dancehall doinuetara eraman gintuzten. Hemen duzue … Continued


datc 42# Best Dressed Chicken In Town (2011/02/28)

datc 42# Best Dressed Chicken In Town (2011/02/28)

Otsaileko azkeneko irratsaio honetan, diska bat hartu eta goitik behera birpasatu dugu. Diska honen izena “Best Dressed Chicken In Town” da, eta diskaren abeslari eta produktore nagusiena Dr. Alimantado dugu. 78an kaleratutako diska-errekopilatorio hau, Greensleeves zigilu ospetsuaren lehenengo erreferentzia da. Oso diska berezia gure ikuspuntutik. Hontaz gain, Smooth Beans-eko Rudy King-i Urtarrilean irratiko festan egindako … Continued


datc 41# Dub-aren aztarnak 1 (2011/02/21)

datc 41# Dub-aren aztarnak 1 (2011/02/21)

Dub-aren aztarnak deitu diogun saioaren lehengo alea dugu hemen. Hilabetean behin egingo ditugun irratsaio berezi hauetan, dub azpiestiloa izango dugu norabide, dub-aren epe desberdinak, ekoizleen berezitasunak, bitxikeriak, dokumentalak, eta abesti/diska mordoa soinu arrapatzaileez osaturik! Lehenengo honetan, ekoizle desberdinetatik pasa gera, abesti zaharrenetatik hasita, Jamaika, Londres eta bukaeran EHra iritsiz 90. hamarkadan. Hemen duzue playlista, gozatu … Continued


“Dub At The Controls” bueltan, astelehenean!!

Kaixo lagunok, “Dub At The Controls” irratsaioa bueltan dago. Beraz, astelehenero arratsaldeko 20etatik 21:30ak bitartean zita daukazue reggae eta dub soinuekin. Hementxe utziko dizuegu ere hurrengo hilabetean osatuko dugun programazioa. Urtarrilak 31: 2010 errepasoa. 2010ean kaleratu diren disken errepaso zabala egingo dugu, bai estatuan eta baita Europa eta Munduan kaleratu diren diskekin. Otsailak 7: New … Continued


Lee Perry-ren

Lee Perry-ren “Black Ark” garaiak irratsaio berezia gaur!!

Dub At The Controls irratsaioan Lee Perry-ren Black Ark estudioaren garaiko irratsaio berezia egingo dugu. Perry-k 74-79. urteetan zehar ekoiztutako musika ilun eta misteriotsuarekin ordu ta erdiz egongo gara arratsaldeko 8retatik aurrera. Animatu eta entzun zuzenean FM-k 106.8a!!! Come on Upsetters!!! httpv://www.youtube.com/watch?v=o6AZIVjbgqU ondoren, ttan ttakun irratiko irratsaio berri bat!!!


datc 36# Denetarik (2010/09/06)

datc 36# Denetarik (2010/09/06)

Irratiak pasa den asteburuan Txomineko jaietan parte hartu ondoren, pixkat nekaturik gaudela esan behar dugu. Lehenik eta behin, eskerrikasko bai ostiralean eta baita larunbatean festetara gerturatu zareten guztioi, eta noski, irratiarengatik festan parte hartu duzuen musiko, selektah eta laguntzaile guztiei baita ere, eskerrikasko! Reggae-ari dagokionez, ez dugu denbora gehiegirik eduki irratsaioa prestatzeko, hala ere, gauza … Continued