babylon sutan #95 (2011/03/31) meets RUDE KANKA

babylon sutan #95 (2011/03/31) meets RUDE KANKA

Kaixo family!!!! Gaurkoan gonbidatu berezi bat izan dugu: RUDE KANKA SOUNDaren Egoi selektah-rekin hitz egin dugu. Elkarrizketa polit bat izanez gainera, DJ jatorra honek selekzio dotore bat eskeini digu: Ska, Rocksteady, Roots eta UK Dub estiloak eta bere sesioen betiko nahasketa miragarriak entzun ditugu. BIG UP GOTXO SELEKTAH!!! Reggae festa bat montatu nahi baduzue, edo … Continued


datc 44# Women in Reggae (2011/03/28)

datc 44# Women in Reggae (2011/03/28)

Martxoak 7an egin behar izan genun irratsaioa astelehen honetan egin genuen. Ahots femeninoak reggae doinuen gain oso goxoak izaten direla esan ohi dugu, eta irratsaio honetan hori bera frogatzen saiatu gara. Zuen iritziak jaso itzazue irratsaioa entzun ondoren! Judy Mowatt – Black Woman Senya & Wailers Band – Children Of the Ghetto Fabienne Mirawada – … Continued


babylon sutan #94 2011/03/24  THE ITALS

babylon sutan #94 2011/03/24 THE ITALS

Aste honetako saioan, THE ITALS hirukotearen biografia txiki bat egin dugu. 70 hamarkadaren lehenengo singlelekin hasiz, taldearen lan onenak entzun ditugu. Nighthawk zigiluaren “Brutal Out Deh”, “Give Me Power”, “Rasta Philosophy” eta “Cool & Dread” LPak errepasatu ditugu. Gogoratu, saioaren errepikapena igandetan 12:30-tatik aurrera entzun dezakezue. Asteburu eder bat pasa, eta hurrengo ostegunarte!!!! Ttan Ttakun, kalitate … Continued


babylon sutan #93 (2011/03/17) ROOTS SINGLES SELEKTION

babylon sutan #93 (2011/03/17) ROOTS SINGLES SELEKTION

              Gaurkoan, 7″tako selekzio indartsu bat entzungo duzue: Matumbi “Rock”, Phillip Fraser “2000 years”, Jimmy Riley “From The Ghetto”, The Royals “Come a Long Way”, Don Carlos “Late Night Blues”, Horace Martin “Me Rule”, etabar… Roots Reggae eta Dub soinuak eguberrian primeran sartzeko!!!!!!!! Asteburu mundiala bat pasa, eta…see ya!!!!


datc 43# Reggae eta inguruak: A-Rasta-K (2011/03/14)

datc 43# Reggae eta inguruak: A-Rasta-K (2011/03/14)

Aurreko astean kale egin ondoren, jo ta su jarraitzen dugu Dub At The Controls irratsaioa. Aurretik agindu genizuen moduan, hilabetean behin gonbidatuak izango ditugu irratsaioan. Atzokoan Donostitik A-Rasta-K Sound izenpean tabenaz taberna, seioez sesio ari diren Jon eta Iban genituen gurekin. Roots eta Ska doinuetatik New Roots, Dub eta Dancehall doinuetara eraman gintuzten. Hemen duzue … Continued


babylon sutan #92 (2011/2/10) VICEROYS

babylon sutan #92 (2011/2/10) VICEROYS “We Must Unite”

                Eeeeeeup!!! Kaixo Family!!! Pasa den asteko bidaiaren ondoren, bueltan gaude zuekin reggae onenarekin gozatzeko. Gaurkoan, VICEROYS taldearen “We Must Unite” diska ikusgarria aztertu dugu. Irratsaioa osatzeko, hirukote bokal jamaikar honen biografia txiki bat egin dugu: Studio One-ko egunak (“Ya Ho”, “So Many Problems”…), Gregory Isaacs-en ekoizpenak (“Miracles” eta … Continued


datc 42# Best Dressed Chicken In Town (2011/02/28)

datc 42# Best Dressed Chicken In Town (2011/02/28)

Otsaileko azkeneko irratsaio honetan, diska bat hartu eta goitik behera birpasatu dugu. Diska honen izena “Best Dressed Chicken In Town” da, eta diskaren abeslari eta produktore nagusiena Dr. Alimantado dugu. 78an kaleratutako diska-errekopilatorio hau, Greensleeves zigilu ospetsuaren lehenengo erreferentzia da. Oso diska berezia gure ikuspuntutik. Hontaz gain, Smooth Beans-eko Rudy King-i Urtarrilean irratiko festan egindako … Continued


babylon sutan #91 2011/02/24 ROOTS SELEKTION

babylon sutan #91 2011/02/24 ROOTS SELEKTION

Kaixo familia!! Bidai baten ondorioz, aste hontan kanpoan egongo gara eta ez dugu irratsaioa zuzenean egingo. Erritmua ez galtzeko, grabatu dugun roots sesio indartsu bat zuekin konpartitu nahi dugu. Betiko ordutegian selekzioa entzun dezakezue (osteguna 20:00tatik 21:30tara). Podcast-ean ere izango da, beste momentu baterako saioa uztea nahiago badezue. Ba hori, besterik gabe…aste miragarri bat pasa, eta … Continued


datc 40# Reggae eta inguruak (2011/02/14)

datc 40# Reggae eta inguruak (2011/02/14)

Aurtengo 3. irratsaio honetan lagun bat izan dugu gonbidatu bezela, Diego. Ordu eta erdiz, gustokoak dituen roots,digital eta berak etxean egindako abestiak entzuteko parada izan dugu. Sortzen dituen abestien inguruan gehio jakin nahi ezkero, hemen duzue linka: http://soundcloud.com/i-pa . Hilabetean behin lagun bat gonbidatuko dugu, beraz adi irratsaio hauetara!! Bukatzeko, hemen duzue playlista: WAYNE JARRETT … Continued


babylon sutan #90 2011/02/10 - 12

babylon sutan #90 2011/02/10 – 12″ak & BERRIKUNTZAK

Kaixo guztioi!!! Aste honetako irratsaiorako, 12 ahatzetako diska berezi batzuk aukeratu ditugu: Carlton Patterson “Wash Wash”, Culture & Clint Eastwood “Send Some Rain”, Wailing Souls & Papa Tullo “Up Front”, etabar…ORIGINAL EXTENDED ESTILOAN!!! Eta bigarren tartean, Brixton eta Liquidator disketxeetik bidali dizkigun bi berrikuntza errepasatu ditugu: The Oldians eta Roots Diamonds taldeen azken lanak. Beti … Continued


datc 39# Berrikuntzak (2011/02/07)

datc 39# Berrikuntzak (2011/02/07)

Dub At The Controls irratsaio honetan 2010 bukaeran eta 2011 hasieran kaleratu berri diren diska, LP eta singleak ipini ditugu. Nabarmentzeko Liquidator zigilutik kaleratu direnak, ondoren A-lone estudioetik bero bero ditugun azken ekoizpenak eta bukatzeko Europan zehar egon diren abestiei errepasoa egin diegu. Urtean zehar sound system eta irratsaio desberdinetan entzungo diren gauzak direla espero … Continued


datc 38# 2010 Errepasoa (2011/01/31)

datc 38# 2010 Errepasoa (2011/01/31)

Kaixo lagunok, hemen duzue 2011ko lehengo DUB AT THE CONTROLS irratsaioa aspaldiko partez. Gogotxu hasi gara eta erritmo berberan jarraituko dugulakoan gaude. Atzokoan 2010ean zehar kaleratu diren ekoizpen garrantzitsu batzuei eskeini genion. Hauen artean A-Lone edo Conscious Sounds estudioetatik atera zirenak gehienak. Azpian aurkitu dezakezue playlist-a, galdu ez zaitezten eta espero dugu irratsaioa zuen gustokoa … Continued