“Dub At The Controls” bueltan, astelehenean!!

Kaixo lagunok, “Dub At The Controls” irratsaioa bueltan dago. Beraz, astelehenero arratsaldeko 20etatik 21:30ak bitartean zita daukazue reggae eta dub soinuekin. Hementxe utziko dizuegu ere hurrengo hilabetean osatuko dugun programazioa. Urtarrilak 31: 2010 errepasoa. 2010ean kaleratu diren disken errepaso zabala egingo dugu, bai estatuan eta baita Europa eta Munduan kaleratu diren diskekin. Otsailak 7: New … Continued



Festaren Inguruko berriak... 2

Festaren Inguruko berriak… 2

Larunbatean, areto txikiko plateretako bat Santanderreko taldea den Smooth Beans izango da. “At Low Fyah!” izena duen LP-a kaleratu berri dute liquidator disketxearekin. Ska, rocksteady eta reggae-az beteriko abestiz dagoen diska hau, hiri berdineko A-Lone estudioetan izan da grabatuta Roberto Sanchez-en eskuz. Ttan Ttakun irratiko festan aurkeztuko dute lehenengo aldiz eta gainea, nahi duenak biniloan eskuragarri izango … Continued


Festaren inguruko berriak... 1

Festaren inguruko berriak… 1

Kaixo Ttan Ttakun zaleok… zurrumurruek diotez, hurrengo larunbaterako festara bibotedunak agertuko dira… zu gutxiago nahi izan? Astebete duzu zure bibotea uzteko…


Reggae&dub bihar Ondarra tabernan!!

Reggae&dub bihar Ondarra tabernan!!

Irratiko reggae zale amorratuek, bihar, gaueko 11-etatik aurrera reggae eta dub doinuez osatutako musika sesioa eskeiniko dute Ondarra tabernan. NOIZ: Abenduak 28, asteazkena, 23:00. NON: Ondarra taberna, Grosen, Kursaal aurrean. NOR: No Flags Selektah & Dardaradub. Denok gonbidatuta zaudete, animatu eta dantzatu gurekin!!!


Lee Perry-ren

Lee Perry-ren “Black Ark” garaiak irratsaio berezia gaur!!

Dub At The Controls irratsaioan Lee Perry-ren Black Ark estudioaren garaiko irratsaio berezia egingo dugu. Perry-k 74-79. urteetan zehar ekoiztutako musika ilun eta misteriotsuarekin ordu ta erdiz egongo gara arratsaldeko 8retatik aurrera. Animatu eta entzun zuzenean FM-k 106.8a!!! Come on Upsetters!!! httpv://www.youtube.com/watch?v=o6AZIVjbgqU ondoren, ttan ttakun irratiko irratsaio berri bat!!!


datc 36# Denetarik (2010/09/06)

datc 36# Denetarik (2010/09/06)

Irratiak pasa den asteburuan Txomineko jaietan parte hartu ondoren, pixkat nekaturik gaudela esan behar dugu. Lehenik eta behin, eskerrikasko bai ostiralean eta baita larunbatean festetara gerturatu zareten guztioi, eta noski, irratiarengatik festan parte hartu duzuen musiko, selektah eta laguntzaile guztiei baita ere, eskerrikasko! Reggae-ari dagokionez, ez dugu denbora gehiegirik eduki irratsaioa prestatzeko, hala ere, gauza … Continued


babylon sutan #82 ROTOTOM Main Stage 2010

babylon sutan #82 ROTOTOM Main Stage 2010

Esan genizuen bezala, joan den astea Benicassim-en egon ginen reporteroak bezala Rototom Sunsplash Reggae festibalean. Aste eder bat pasa genuen eta zuekin elkarbanatu nahi dugu esperientzia. Gaurko Babylon Sutan irratsaioarekin denboraldi berri bat hasten dugu, eta Rototom festibalearen Main Stage-ko kontzertuei buruz kronika polit bat eskeintzen dizuegu. Eta hurrengo saioetan, festibalean egindako elkarrizketak eta jingle-ak … Continued


ROTOTOM ALBISTE BEREZIAK #7 Agurra

ROTOTOM ALBISTE BEREZIAK #7 Agurra

Kaixo!!! Orain bai, igandean izan zen azken gaua…ze pena!!! Dena desmontatu, kotxean gorde, azken ital gosaria hartu ta, poliki poli, donostira bueltatzeko. Jendeak esaten zigun: “Uf!! 8 egun!! Non stop reggae!!! ufff…gehiegi izango da…zoratutak itzuliko zarete!!!” Baina oraintxe bertan, beste 8 egun hemen geratzea gustatuko litzaigukela esan ahal dizuegu!!!!!! REGGAE MUZIK NON STOP!!!! Larunbateko gaua, … Continued


datc 35# Rototom-eko abeslariak (2010/08/31)

datc 35# Rototom-eko abeslariak (2010/08/31)

Bueltan gara, eta oso gustora Rototom-en pasatako asteagatik! Irratsaio berezi bat egingo dugu hilabete honetan festibalaren inguruan. Bitartean, irratsaiotxo hau entzutea baduzue. Azkar-azkar, rototom-en parte hartu izan duten abeslari batzuen diskak hartu eta horiekin irratsaioa osatu genuen. Ea gustokoa duzuen irratsaioa, eta gogoratu, asteburu honetan irratiko festa dugula txomin auzoan. Animatu zaitezte eta gerturatu bertatik! … Continued


TXOMINEKO JAIAK 2010

TXOMINEKO JAIAK 2010

Azken urteotan bezela, Ttan Ttakun irratiak Txomin auzoko jaietan parte hartuko du. Irailak 3 eta 4ean ospatuko dira, eta aurten, 4. aldiz, Ttan Ttakun-ek gune alternatiboa eskeiniko du. Loiolako apeadero aurrean dagoen parkean ospatuko da, gauza desberdinak eskeiniko direlarik. Musikari dagokionez, ostiralean bideo emanaldia eta estilo desberdinetako taldeen kontzertuak egongo dira: 22:00tan: Emerson, Lake & … Continued


Rototom albiste bereziak #4 Izerditan

Rototom albiste bereziak #4 Izerditan

Laugarren egun honetan nekea, izerdia eta sukarra dira nagusi. Zoritxarrez, eztarria harrapatuta dugu eta festibalak guda deklaratu digu!!!! Baina badakizue Ttan Takun irratiko super heroiak beti sasi guztien gainetik ta laino guztien azpitik gabiltza!!!!! Atzokoa egun garrantsitzua izan zen: Lion stage eszenatokian Reggae Contest-ko semifinalak ospatu ziren eta maila handiko talde berriak entzuteko aukera izan … Continued