Kaixo neska-mutilak, ez zaizkizue irratsaio bat egiteko irrikak sartu jada?
Hitz hauen bidez zabaldu nahi dizuegu irratsio bat egiteko asmoekin egonez gero, gure bileretara etortzea baduzuela. Ttan Ttakuneko ordutegi/programazio berria urrian aurkeztuko dugu eta irratsioren bat egin nahi duen edonori, irratira gerturatzea gonbidatu nahi dugu. Bilerak, hilabete bakoitzaren lehen asteartean, arratsaldeko 8retan izaten dira, Egia auzoko Gazte Lokalean. Oraindik gaia definiturik ez baduzu, uda guztia daukazu irratsaioaren gaiaren inguruan pentsatzeko; eta iraileko lehen astean egingo dugun bileran aurkezteko aukera. Irratsaioak, edozein gai edo motatakoak izan daitezke (musikalak, bidaietakoak, zinemaren ingurukoak, tektologikoak,…). Eskatzen dugun bakarra da irratiko funtzionamendu normalean parte hartzea eta irratsaioa euskaraz izatea. Eta noski, jakin, irratsio bat egitea oso erreza dela!!! Beraz, animatu zaitez, parte hartu, eta gurekin kontaktatu irratsaio berri bat egiteko!
Ttan Ttakun irratia.