ATE IREKIEN EGUNA LARUNBATA 22

ATE IREKIEN EGUNA LARUNBATA 22

Larunbat honetan Ttan Ttakun irratian “Ate Irekien Eguna” izango dugu. Inork Ttan Ttakun irratia ezagutu nahi badu, egun aproposa du hau, irratia erakutsiko diegu inguratzen diren guztiei eta funtzionamendua ikusteaz gain patatatxo batzuk ere elkarrekin jango ditugu. Haurrak, helduak, mutilak, neskak, altuak eta bajuak, denentzako lekua egongo da.


ETORRI TTAN TTAKUN IRRATIRA!!

ETORRI TTAN TTAKUN IRRATIRA!!

Irratsaio bat egin nahi duzula eta ez dakizu nun egin? Irrati bat barrutik nola den jakin nahi duzu? Mikro baten atzean egotea zer den sentitu nahi duzu? Ba zure soluzioa Ttan Ttakun irratira etortzea da! Irratiaren inguruko gai orokorrak jorratzeko hilbatero, lehengo asteartean juntatzen gara irratikideak. Beraz, irratsaio bat egiteko gogoak badituzu, etorri zaitez astearte … Continued


TXOMINEKO JAIAK 2011

TXOMINEKO JAIAK 2011

Azken 4 uteotan bezela, Ttan Ttakun irratiak Txomin auzoko jaietan parte hartuko du. Iraileko lehengo asteburuan ospatuko dira, eta beti bezela Ttan Ttakun-ek gune alternatiboa eskeiniko du. Loiolako apeadero aurrean dagoen parkean egongo gara, ekintza ugari eskeintzeko asmoarekin. Musikari dagokionez, ostiralean bideo emanaldia eta estilo desberdinetako taldeen kontzertuak egongo dira: 22:00tan: “Lemmy: The Movie” filma … Continued


Irratia gustoko? Irratsaio bat egin nahi? Etorri Ttan Ttakun-era!

Irratia gustoko? Irratsaio bat egin nahi? Etorri Ttan Ttakun-era!

Ttan Ttakun irratia, Donostiako irrati euskaldun librea da, eta honek esan nahi du guztiz irekia dagoela jendeak bertan parte har dezan. Parte hartze hau modu desberdinetara gauzatu daiteke. Nagusiki lerro hauetatik irratigintzan interesa eta mundu hau ezagutzeko gogoa duen edozeinek, irratsaioa egitera animatu nahi dugu. Betebehar bakarrak irratsaioa egitea, berau euskaraz izatea eta irratiaren funtzionamendu … Continued


Irratsaio bat egiteko gogoekin?

Irratsaio bat egiteko gogoekin?

Kaixo neska-mutilak, ez zaizkizue irratsaio bat egiteko irrikak sartu jada? Hitz hauen bidez zabaldu nahi dizuegu irratsio bat egiteko asmoekin egonez gero, gure bileretara etortzea baduzuela. Ttan Ttakuneko ordutegi/programazio berria urrian aurkeztuko dugu eta irratsioren bat egin nahi duen edonori, irratira gerturatzea gonbidatu nahi dugu. Bilerak, hilabete bakoitzaren lehen asteartean, arratsaldeko 8retan izaten dira, Egia … Continued