TXOMINEKO JAIAK 2010

Azken urteotan bezela, Ttan Ttakun irratiak Txomin auzoko jaietan parte hartuko du. Irailak 3 eta 4ean ospatuko dira, eta aurten, 4. aldiz, Ttan Ttakun-ek gune alternatiboa eskeiniko du. Loiolako apeadero aurrean dagoen parkean ospatuko da, gauza desberdinak eskeiniko direlarik. Musikari dagokionez, ostiralean bideo emanaldia eta estilo desberdinetako taldeen kontzertuak egongo dira: 22:00tan: Emerson, Lake &…
, , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , ,

Azken urteotan bezela, Ttan Ttakun irratiak Txomin auzoko jaietan parte hartuko du. Irailak 3 eta 4ean ospatuko dira, eta aurten, 4. aldiz, Ttan Ttakun-ek gune alternatiboa eskeiniko du. Loiolako apeadero aurrean dagoen parkean ospatuko da, gauza desberdinak eskeiniko direlarik. Musikari dagokionez, ostiralean bideo emanaldia eta estilo desberdinetako taldeen kontzertuak egongo dira:

22:00tan: Emerson, Lake & Palmer bideo emanaldia

23:00etatik aurrera kontzertuak:

Kontzertuen ostean DJ NATURISTA ordu txikik arte!!!

Larunbatean ordea, musika beltzari eskeiniko zaio; soul, funk eta rap estiloekin batera sound system-erara dub eta reggae doinuak entzun ahalko dira. Egun honetarako King Hi-Fi-ren eskutik, UK estiloko 4000 watt-ko sound system bat izango dugu gure artean. Hemen uzten dizuegu programazioa:

19:30tan: “Dub Echoes” dokumentala. Dub musika, nola sortu, garatu eta bere eraginak beste musika mota eta estiloetan.

21:30etatik aurrera:

Zuzeneko musikaz gain, merkatu musikala (diskoak, txapak, fanzineak…), rastroa, dokumentalak, etab. egongo dira gerturatzen direnentzako.

Beraz, animatu eta gerturatu Txomineko jaietara Irailak 3 eta 4ean!!!

One response to “TXOMINEKO JAIAK 2010

Leave a Reply