Irratia gustoko? Irratsaio bat egin nahi? Etorri Ttan Ttakun-era!

Ttan Ttakun irratia, Donostiako irrati euskaldun librea da, eta honek esan nahi du guztiz irekia dagoela jendeak bertan parte har dezan. Parte hartze hau modu desberdinetara gauzatu daiteke. Nagusiki lerro hauetatik irratigintzan interesa eta mundu hau ezagutzeko gogoa duen edozeinek, irratsaioa egitera animatu nahi dugu. Betebehar bakarrak irratsaioa egitea, berau euskaraz izatea eta irratiaren funtzionamendu…
, , , , , , , , , , , , , , ,

Ttan Ttakun irratia, Donostiako irrati euskaldun librea da, eta honek esan nahi du guztiz irekia dagoela jendeak bertan parte har dezan. Parte hartze hau modu desberdinetara gauzatu daiteke.

Nagusiki lerro hauetatik irratigintzan interesa eta mundu hau ezagutzeko gogoa duen edozeinek, irratsaioa egitera animatu nahi dugu. Betebehar bakarrak irratsaioa egitea, berau euskaraz izatea eta irratiaren funtzionamendu normalerako garbiketa eta bestelako lanetan parte hartzea izanik. Irratsaio mota desberdinetara gaude irekita, bai musika estilo desberdinetakora, bidaien ingurukoa, sukaldaritza, elkarrizketak, teknologia berrien ingurukoak,… bota zuen proposamena!!

Beraz, zuen lagun eta adiskideei abixatu eta ekarri ezazue zuen proposamena irratiko hurrengo bilerara, Martxoak 1ean, asteartean, arratsaldeko 8retan irratiko lokal berdinean. Informazio gehio behar ezkero, gurekin kontaktuan jarri posta elektroniko bidez, telefono bidez edo webgunetik zuzenean. Hementxe klikatuz dituzue gure datu guztiak.

Bestalde, gogoratu konpontze lanetan gabiltzala eta bai programazioan eta baita streaming-ean ere. Hemendik gutxira hobekuntzak somatuko dituzuelakoan gaude. Sentitzen ditugu eragozkepak.

Agur bat,

Ttan Ttakun irratia 106.8FM

5 responses to “Irratia gustoko? Irratsaio bat egin nahi? Etorri Ttan Ttakun-era!

  1. kaixo,
    nik arratsaldeko eztabaidagune bat jarriko nuke, pil-pilean dauden gaiei buruz, bereziki donostian daudenei buruz hitz egin eta eztabaidatzeko umore eta aldarte onean.
    geroarte

    pd: laguntzeko prest egongo nintzateke

  2. Kaixo Oier,

    horrelako irratsaioak egiteko jende bila gabiltz, oso interesgarriak eta gertukoak ikusten bait ditugu. Hurrengo asteko bilerara etortzea gonbidatzen dizut zure proposamenak bota ditzazun!

    Ondo izan!

Leave a Reply