Gaur TTANTTAKUN ZUZENEAN bi talde ditugu, Kokoshca eta The Crowlers Iruñetik datozen Iñaki, Amaia eta Javier hirukoteak Kokoshca taldea osatzen dute. “Hay una Luz” euren azken diskoa aurkeztu zuten joan den azaroaren 9an Guardetxea aretoan, Ayo Silver! ekoiztetxearekin argitaratutakoa. Joan den irailan argitaratu zen 10 abestiz osatutako diskoa, Iñigo Pérez-ek Lúnula estudioetan grabatu, ekoiztu eta nahastutakoa eta Arturo Vaquero eta Jose Santiago-k masterizatutakoa Abrigueiro estudioetan. Nafartarrek oihartzun handia izaten segitzen dute euren lehen lan arrakastatsuak ondoren.
Kokoshca taldearekin batera The Growlers taldea aritu zen, ondoren entzungai izango duguna. The Growlers Kaliforniatik datorkigun bandarik karismatikoenetako bat, berezko estiloa daukana.
Zuzeneko hau Guardetxean grabatu zen joan den azaroaren 9an.
Gaur zuekin Kokoshca eta The Growlers.