Zuzenean irratsaioaren saio berri bat!
Aste honetako Ttan Ttakun Zuzenean Blend taldea dugu. Talde donostiarraren joan den Irailaren 14an Urgulleko Guardetxean grabatutako zuzenean eskaini dugu.
BLEN 4 pertsonalitate antzeko bezain ezberdinen batzearen emaitza da. Musikarekiko pasioak batu zituen gazte musikari hauek estilo amalgama eta sentimentu nahasketei bidea irekiz, BLEND taldea sortuz.
Gazte taldea 2011. urtearen amaieran osatu zen. Bakoitzaren taldeak banatzearekin batu ziren 3 kide : SARA (ahotsean), MAXI (Gitarran) eta LANDER (Baterian).
Melodiak eta erritmoak ondo sonatzen zuten, baina zeozer falta zitzaien. Suerte asko izan zuen taldean JESUS-ekin topatzerakoan, Maxi-ren lagunarekin. Talde kideen konpenetrazioa erabatekoa izan zen eta horrela jaio zen BLEND.
Gaur egun BLEND-en bere musikaz gozatzen du, EGIAko Virgen del Carmen-eko lokalean eta oso pozik dago MAXI-k asteburu honetan irabazitako sariaz INTXAURRONDOko kultur etxean. Izan ere MAXI-k 2013-ko “PUA DE ORO” leihaketa irabazi du larunbat honetan.