Bereziak

Ttan Ttakun festa 2021

Kaixo, aurte ERE, Ttan Ttakun irratiko festa ospatuko dugu, noski aldaketa dexenterekin. Alde batetik Txondorra kultur gunean ospatuko da, Egia auzoan, Karmengo Ama kaleko 60.ean, Donostian. 16:30tan MIKEL KARTON-en emanaldia 18:00tan TRIO DO PORTU-ren emanaldia 19:30tan ELI ETA MANEX PAGOLA-ren emanaldia Emanaldi bakoitzak 3 euroko balioa du, eta erreserbak ttanttakunirratia@gmail.com helbide elektronikoan edo 688804648 telefonoan…
, , , , , , ,

Kaixo, aurte ERE, Ttan Ttakun irratiko festa ospatuko dugu, noski aldaketa dexenterekin.
Alde batetik Txondorra kultur gunean ospatuko da, Egia auzoan, Karmengo Ama kaleko 60.ean, Donostian.
16:30tan MIKEL KARTON-en emanaldia
18:00tan TRIO DO PORTU-ren emanaldia
19:30tan ELI ETA MANEX PAGOLA-ren emanaldia
Emanaldi bakoitzak 3 euroko balioa du, eta erreserbak ttanttakunirratia@gmail.com helbide elektronikoan edo 688804648 telefonoan egin daitezke. Egunean bertan ere aukera legoke lekua egongo balitz, aforoa mugatua bait da.
Zero eserlekuaren figura ere erabili daiteke, irratiari doaintza egiteko, 3 euro, edo borondatea bidali daiteke Bizum bidez 688804648 telefonora.
Emanaldiekin batera 16:00tatik 21:00ak arte, egun horretan irratsaio berezia eskeiniko dugu, elkarrizketak, ausnarketak, eta noski, zuzeneko emanaldiak eskeiniz, irrati bidez 107.2FMan edo internet bidez ttanttakun.eus web orriaren bidez.
Gainera aurten, Sutan Bang kolektiboko kideen bitartez zuzeneko horiek ere bideo bidez eskeiniko ditugu.

Leave a Reply