Ttan Ttakun festa 2021

Ttan Ttakun festa 2021

Kaixo, aurte ERE, Ttan Ttakun irratiko festa ospatuko dugu, noski aldaketa dexenterekin. Alde batetik Txondorra kultur gunean ospatuko da, Egia auzoan, Karmengo Ama kaleko 60.ean, Donostian. 16:30tan MIKEL KARTON-en emanaldia 18:00tan TRIO DO PORTU-ren emanaldia 19:30tan ELI ETA MANEX PAGOLA-ren emanaldia Emanaldi bakoitzak 3 euroko balioa du, eta erreserbak ttanttakunirratia@gmail.com helbide elektronikoan edo 688804648 telefonoan … Continued


LARRUGORRITTAN abenduak 3

LARRUGORRITTAN abenduak 3

Larrugorrittanen ere, sexua euskaraz bizi nahi dugulako… sexeuskarari bai!!! Gaurkoan musika, berriak eta pasarte batzuk izan ditugu zuentzako. Beti bezala, gurekin parte hartzera gonbidatu zaituztegu. Gozatu, guk gozatzen dugun bezalaxe! Larru eta Gorri!!!


LARRUGORRITTAN irratsaio eroooa!

LARRUGORRITTAN irratsaio eroooa!

Oraingo honetan, gau hotza kanpoan dugularik, bero bero ibili gara gure artean, goxotasunez eta irribarrez zuekin rato on bat konpartitzeko. Eta egon ez zaretenontzako, zer izan dugu? poesia, pasartea, musika ederra eta berri bitxiak… badakizute, pintxo pote erotikoak modan jarri dira, aurrenekoa, Elgoibarren… joatekoak bazarete, gurekin elkarbanatu dezakezuteeeee!! ÑAUM! Muxu gozoak, Larru-Gorri  


TXOMINEKO JAIEN KARTELA

TXOMINEKO JAIEN KARTELA

Badatoz Txomineko jaiak, aurten irailak 7 ostirala eta irailak 8 larunbatarekin. Dagoeneko Kartela ia osatuta dago horrela geratzen da: *Ostirala: 22:00tan OIL CITY (DR FEELGOOD) DOKUMENTALA, ondoren SCREAMIN’TARGETS, BAR REMIGIO ETA ZIMARROS taldeak, eta gero MANU POGO DJ. *Larunbata: 11:00tan TXOMINEKO RASTROA 22:00tan VENID A LAS CLOACAS (DOCUMENTALA), ondoren DESASTROZOMBIES, FLY SHIT ETA ROULOT taldeak, … Continued


TTAN TTAKUN FESTA 2012 - ARGAZKIAK

TTAN TTAKUN FESTA 2012 – ARGAZKIAK

Kaixo Ttan Ttakideak!! Hemen ditugu aurtengo festa mundialetik pasa direnen argazki paregabeak! Eskerrik handienak eman behar dizkiogu Makoki-ri egindako lanarengatik! Hemendik gutxira taldeen argazkiak eta guzti!


Ttan Ttakun festa 2012 aurreirratsaioa

Ttan Ttakun festa 2012 aurreirratsaioa

Hemen dugu Ttan Ttakun festa 2012aren aurkezpen irratsaioa. Parte hartuko duten taldeen deskribapenak eta abestiak entzuteko parada izango duzue irratsaio honetan. Festaren gorabehera eta zehaztasun guztiak jakin nahi ezkero, ez galdu irratsaioa! #ttnfesta2012 info+ hemen eta hemen


Ttan Ttakun Festa 2012

Ttan Ttakun Festa 2012

Urtero legez izugarrizko festa antolatu degu Egiako Gazteszena aretoan urte berriari hasera ona emateko! Bi eszenatoki, taberna, zuzeneneko irrati emisioa, roperoa, musika barra-barra, photocall, txaskisak, jendea… eta batez ere: GIRO APARTA. 5€ren truke galdu ezin dezuten festa! Irratia laguntzeko aukera paregabea da baita ere, irratiak urtean zehar dituen behar ekonomikoak betetzeko daukagun diru sarrera nagusiena … Continued