Emisioa berreskuratu dugu!!!!

Emisioa berreskuratu dugu!!!!

Astebete eman dugu emisiorik gabe, baino gaur berrskuratu dugu 1. kanala irrati eta streaming bidez. Uztailak 12 asteartean, sute bat izan zan irrati azpiko lokaletan eta kea sartu zitzaigun egoitza eta aparailu guztiak errautsez beterik gelditu direlarik. Aparailu hauetako asko erabili ezinik gelditu dira. Aste bete daramagu konponketa eta garbiketekin eta gaur, behintzat, emisioa berreskuratu … Continued


#TTXXFEST Bideoklipa by @Batisezeiza

#TTXXFEST Bideoklipa by @Batisezeiza

Batistek (Ez Da Mutu) irratiaren 20. urteurren festaren bideoa egin du! Hona hemen gau izugarri haren irudi batzuk: Bide batez, gau hartan bertan KARKELek eskeinitako emanaldia entzun dezakezu gure webgunean bertan!


Eguerdiko Ahotsan Ttan Ttakun Mobile-i buruzko elkarrizketa

Eguerdiko Ahotsan Ttan Ttakun Mobile-i buruzko elkarrizketa

Gaurkoan Eguerdiko Ahotsa irratsaioan Lautech Koop-eko kide den (irratikidea baita ere) Beñatekin elkarrizketa izan dugu. Plazaratu berri dugun Ttan Ttakun Mobile Android gailuetarako aplikazio berriari buruz aritu gara (eta baita irratiaren etorkizunari buruz!), eta irratiaren nondik-norakoak zeintzuk diren jakiteko aukera aparta izan da! Hemen duzue aplikazioa -> ttanttakun.com/app



SANJUANAK 2013 HERNANI

SANJUANAK 2013 HERNANI

Aurten Hernaniko Molotoff irrati libreko kideak lagunduko ditugu Sanjuanetan antolatzen duten txozna/eszenatokian. Ostiralean (ekainak 21) hasi eta ostegunerarte (ekainak 27) bertan izango gera jaigiro eta musikaz blai! Eszenatokian gertatzen dena irrati bidez entzuteko aukera izango da (dena ondo ateratzen bada): Molotoff irratian (91.8FM) eta Ttan Ttakun irratian (107.2FM), eta baita interneten bidez ere. Giro ederrean … Continued


Ttan Ttakun Festa 2012

Ttan Ttakun Festa 2012

Urtero legez izugarrizko festa antolatu degu Egiako Gazteszena aretoan urte berriari hasera ona emateko! Bi eszenatoki, taberna, zuzeneneko irrati emisioa, roperoa, musika barra-barra, photocall, txaskisak, jendea… eta batez ere: GIRO APARTA. 5€ren truke galdu ezin dezuten festa! Irratia laguntzeko aukera paregabea da baita ere, irratiak urtean zehar dituen behar ekonomikoak betetzeko daukagun diru sarrera nagusiena … Continued