Ttan Ttakun Festa 2012

Urtero legez izugarrizko festa antolatu degu Egiako Gazteszena aretoan urte berriari hasera ona emateko! Bi eszenatoki, taberna, zuzeneneko irrati emisioa, roperoa, musika barra-barra, photocall, txaskisak, jendea… eta batez ere: GIRO APARTA. 5€ren truke galdu ezin dezuten festa! Irratia laguntzeko aukera paregabea da baita ere, irratiak urtean zehar dituen behar ekonomikoak betetzeko daukagun diru sarrera nagusiena…
, , , , , , , , , , , , , , , , , , ,

Urtero legez izugarrizko festa antolatu degu Egiako Gazteszena aretoan urte berriari hasera ona emateko!
Bi eszenatoki, taberna, zuzeneneko irrati emisioa, roperoa, musika barra-barra, photocall, txaskisak, jendea… eta batez ere: GIRO APARTA. 5€ren truke galdu ezin dezuten festa! Irratia laguntzeko aukera paregabea da baita ere, irratiak urtean zehar dituen behar ekonomikoak betetzeko daukagun diru sarrera nagusiena da festa hau.

TTAN TTAKUN FESTA 2012 kartela

Sartu festaren orrian informazio gehio ikusteko: http://ttanttakun.com/festa2012

#ttnfesta2012 traola erabiliko degu Twitterren, animatu!

Sarrerak 22:45tan jarriko dira salgai, mugatuak dira eta berehala bukatzen dira, beraz komenigarria da puntual izatea barrura sartu nahi izan ezkero! Gainera, ahal den eta justuen izateko, pertsona bakoitzak gehienez 2 sarrera erosi ditzake. Eta ez ahaztu lehen orduan ticketak 6X5 direla!

GALDU EZIN DEZUTEN FESTA IZANGO DA!

One response to “Ttan Ttakun Festa 2012

Leave a Reply