Emesutan 2.Irratsaioa. Urriak 22. ZULOAK!
Urriaren 22an Zuloak Protagonista! Irratsaioaz gozatu, Emakumea eta Musikaren barnean murgilduz. Astelehen gauetan 23:00-00:00 entzun ahal izango duzu!
Urriaren 22an Zuloak Protagonista! Irratsaioaz gozatu, Emakumea eta Musikaren barnean murgilduz. Astelehen gauetan 23:00-00:00 entzun ahal izango duzu!
Gaur izpide izan ditugu OMSek begi txarrez ikusten duen Transexualitatea, beraien lista beltzetik kentzeko firma bilketa dago change.org-en gure facebook orrialdean duzue link-a! Bestetik, poesia eder eta erotikoak izan ditugu gurekin, bulbaren inguruan batetik, eta bero hezeak bestetik, erotismoa zer da? aipu izan dugu labur, eta hurrena izango dugu ahotan berriz. Pussy Riots epaitua izango … Continued
Kaixo Ttan Ttakideak!! Hemen ditugu aurtengo festa mundialetik pasa direnen argazki paregabeak! Eskerrik handienak eman behar dizkiogu Makoki-ri egindako lanarengatik! Hemendik gutxira taldeen argazkiak eta guzti!
Urtero legez izugarrizko festa antolatu degu Egiako Gazteszena aretoan urte berriari hasera ona emateko! Bi eszenatoki, taberna, zuzeneneko irrati emisioa, roperoa, musika barra-barra, photocall, txaskisak, jendea… eta batez ere: GIRO APARTA. 5€ren truke galdu ezin dezuten festa! Irratia laguntzeko aukera paregabea da baita ere, irratiak urtean zehar dituen behar ekonomikoak betetzeko daukagun diru sarrera nagusiena … Continued
Aupa guztioi! Aste hontan @PUNTZAKA jauna etorri zaigu! Eta gurean geratzeko asmoz gainera ^^. Berrikunzak eta berrikuntzaak eta berrikuntzak! Ezagunak eta artista berriak entzun ditugu, lasai hasi ondoren dubstep polemika izan degu, eta gero aurrera jarraitu degu beste estilo batzurekin. Hona hemen entuzn ditugun artista mordoa: Aes Dana (feat Field Rotation) – Anthrazit Hiatus – … Continued
Ttan Ttakun irrratiko irratsaioak bueltan dira denboraldi berri bat hasteko asmoz. Eta DUB at THE controls ez zan gutxiago izango. Atzo hasi genuen denboraldiko irratsaioa, ordutegi eta iraupen berriarrekin. Arazo tekniko batzuk aurkitu ondoren, hemen duzuen irratsaioan zehar entzundako musikaren playlist-a. Ordubete entzungai, 100% biniloan jarritako roots musika goxoa!!! Roberto Sanchez – Chemical Food (Truth … Continued
Irratsaio bat egin nahi duzula eta ez dakizu nun egin? Irrati bat barrutik nola den jakin nahi duzu? Mikro baten atzean egotea zer den sentitu nahi duzu? Ba zure soluzioa Ttan Ttakun irratira etortzea da! Irratiaren inguruko gai orokorrak jorratzeko hilbatero, lehengo asteartean juntatzen gara irratikideak. Beraz, irratsaio bat egiteko gogoak badituzu, etorri zaitez astearte … Continued
Azken 4 uteotan bezela, Ttan Ttakun irratiak Txomin auzoko jaietan parte hartuko du. Iraileko lehengo asteburuan ospatuko dira, eta beti bezela Ttan Ttakun-ek gune alternatiboa eskeiniko du. Loiolako apeadero aurrean dagoen parkean egongo gara, ekintza ugari eskeintzeko asmoarekin. Musikari dagokionez, ostiralean bideo emanaldia eta estilo desberdinetako taldeen kontzertuak egongo dira: 22:00tan: “Lemmy: The Movie” filma … Continued
Aurtengo festako eszenatoki handiko bideo batzuk: Seal of Quality: httpv://www.youtube.com/watch?v=mljHzjXZB_M&feature=BF&list=UL0b7blPD6qVY&index=22 Curasan: httpv://www.youtube.com/watch?v=7Ma5bJkUmFU&feature=BF&list=UL0b7blPD6qVY&index=13 Fugazi, a ez, Willis Drummond: httpv://www.youtube.com/watch?v=2O3_zVZ7OX4&feature=mfu_in_order&list=UL Capsula: httpv://www.youtube.com/watch?v=N7V5juOoeKg&feature=BF&list=UL0b7blPD6qVY&index=17 Milesker Mariari bideoak grabatu eta elkarbanatzeagatik!!!
Ttan Ttakun irratia, Donostiako irrati euskaldun librea da, eta honek esan nahi du guztiz irekia dagoela jendeak bertan parte har dezan. Parte hartze hau modu desberdinetara gauzatu daiteke. Nagusiki lerro hauetatik irratigintzan interesa eta mundu hau ezagutzeko gogoa duen edozeinek, irratsaioa egitera animatu nahi dugu. Betebehar bakarrak irratsaioa egitea, berau euskaraz izatea eta irratiaren funtzionamendu … Continued
Aurten, eta lehenengo aldiz, irratsaio bat egingo dugu festan bertan eta zuzenean. Irratikideei, languntzaileei, taldeei, jendeari, etab. elkarrizketak egingo zaizkie eta kontzertuen zati batzuk entzun ahalko dira baita giroa osatzeko. Bihar bertan, festara etorri ezin baduzu sintonizatu 106.8 FM-a edo gure webgunearen bitartez, entzun zazu streaming-aren bidez irratsaio berezi hau!!! Eta adi, 11etatik aurrera gerturatzen … Continued
Dub At The Controls irratsaioan Lee Perry-ren Black Ark estudioaren garaiko irratsaio berezia egingo dugu. Perry-k 74-79. urteetan zehar ekoiztutako musika ilun eta misteriotsuarekin ordu ta erdiz egongo gara arratsaldeko 8retatik aurrera. Animatu eta entzun zuzenean FM-k 106.8a!!! Come on Upsetters!!! httpv://www.youtube.com/watch?v=o6AZIVjbgqU ondoren, ttan ttakun irratiko irratsaio berri bat!!!