BABYLON SUTAN #114 (2011/11/17) STEELY & CLEVIE

BABYLON SUTAN #114 (2011/11/17) STEELY & CLEVIE

Kaixo family!! Aste honetako irratsaioan roots soinuak etxean geratu dira. Sinestezina, ez?? Bai, gaurkoan digital reggae sesio polit bat izan dugu. Steely & Clevie bikotearen produkzio batzuekin gozatu dugu Irratian. Espero dugu zuen gustokoa izatea!! Hartu Red Stripe botellina eta gorputza mugitu!!! Hurrengo ostegunarte!!! (Errepikapena, igandetan goizeko 12:30tatik aurrera)


BABYLON SUTAN #113 (2011/11/03) GLADIATORS SELEKZIOA & GRAMOPHONE ALL STARS

BABYLON SUTAN #113 (2011/11/03) GLADIATORS SELEKZIOA & GRAMOPHONE ALL STARS

Eup koadrilla! Kriston hego haize batekin sartu gara Azaroan baina, dirudienez, euria laster etortzen zaigu. Ez kezkatu! Hemen dituzue Babylon Sutan-en soinu berriak arima berotzeko! Aste honetan GLADIATORS hirukotearen selekzio eder bat eskaini dizuegu: “A Prayer To Thee”, “Bongo Red”, “Looks Is Deceiving”, “Thief In The Night”, “Stop Before You Go”, “Can You Imagine How … Continued


babylon sutan #112 (2011/10/27) CULTURE 7

babylon sutan #112 (2011/10/27) CULTURE 7″ & 12″ SELEKZIOA

Kaixo guztioi!! Gaurkoan CULTURE taldearen 7 eta 12 ahatzetako binilozko disken selekzio miragarri bat eskeintzen dizuegu. Joe Gibbs, Errol T, High Note, April edo Kingdom disketxeen  kaleratuak izan ziren kantu hauek hirukote bokal honen betiko klasikoen artean daude: “Natty Dread Taking Over”, “Jah Rastafari”, “Disco Train” (Nicodemus-ekin), “Send Some Rain” (Clint Eastwood-ekin), “Zion Gate” (Prince … Continued


BABYLON SUTAN #111 (2011/10/20) SENSIMILLA STYLEE vol.1

BABYLON SUTAN #111 (2011/10/20) SENSIMILLA STYLEE vol.1

Reggae munduaren landare ezagunenari dedikatu diogu aste honetako irratsaioa (1. bolumena!!). Selekzio polita bat izan da benetan: Trevor Byfield “Burning Bush”, Black Uhuru “Sinsemilla”, Cornell Campbell “100 pounds of collie”, Wailing Souls “Ishen Tree”, Barrington Levy “Collie Weed”, etabar…Hartu zure Chalice, su emaiok eta saioa gozatu!!! Hurrengo ostegunarte, entzule maitiak!!! Keep on rocking!!


babylon sutan #110 (2011/10/13) BUNNY WAILER STYLEE

babylon sutan #110 (2011/10/13) BUNNY WAILER STYLEE

Kaixo jende!! Rita Marley ere kartelean aurkeztuta zenez, ezin genuen Bunny Wailer-en kontzertua gozatu aurtengo Rototom-ean: dirudienez, abeslari honi ez zaizkio Marley familiaren negozioak (eta presentzia) asko gustatzen, eta Jamaikan geratu zen azkenean. Sorte txarra!!! Dena den, Bunny-ren soinuak entzun ditugu gaurkoan: “Sunday Morning”, “Let Him Go”, “Dreamland”, “Blackheart Man”, “Bide Up”, “Fighting Against Conviction”, … Continued


BABYLON SUTAN #109 (6/10/2011) ROTOTOM 3

BABYLON SUTAN #109 (6/10/2011) ROTOTOM 3

Kaixo adizkideak!! Hemen daukazue Rototom 2011-ko azken hiru egunen errepasoa. Festibalaren azken taupada haietan, jende mitiko pila bat ikusi genuen eta zuekin ere gozatu nahi ditugu: Johnny Clarke, Horace Andy, Brigadier Jerry, Michael Prophet, Lee Perry, Ken Boothe, etabar…Amaiera polita bat izan zen benetan. Hurrengo urte arte, Rototom!! Baina zuek…hurrengo ostegunarte!!!


BABYLON SUTAN #108 (2011/09/29) ROTOTOM 02

BABYLON SUTAN #108 (2011/09/29) ROTOTOM 02

Kaixo peña!! Gaurkoan, Rototom festibaleko bigarren errepasoa ekartzen dizuegu: LKJ, Dennis Bovell & The Dub Band, Capleton, Luciano, Aba Shanti I, Iration Steppas, Marley familia, Africa Unite, Txilum eta beste reggae artista batzuk aurkituko dituzue kronika honetan. Espero dugu zuen gustokoa izatea. Asteburu eder bat pasa!!


babylon sutan #107 (2011/09/22) PERE ANDRES & JAH MACETAS

babylon sutan #107 (2011/09/22) PERE ANDRES & JAH MACETAS

Kaixo peña! Dakizuen bezala, Rototom-eko artikulu-sail batekin BABYLON SUTAN irratsaioaren denboraldi berri hau hasi genuen joan den ostegunean. Serie honekin jaraitu aurretik, saio berezi bat ekarri dizuegu aste honetan. Jah Macetas valentziar talde mitikoaren sortzaileak utzi gaitu Irailaren hasieran. Pere Andres oso pertsonai garrantzitsu bat izan da estatuko reggae eszenan, eta omenaldi bero bat eskeini nahi diogu … Continued


BABYLON SUTAN #106 (2011/09/15) ROTOTOM 01

BABYLON SUTAN #106 (2011/09/15) ROTOTOM 01

Kaixo adizkideak!!! Gaurko irratsaioarekin denboraldi berri bat hasten dugu. Gogoratu ostegunero 20:00tatik 21:30tara Babylon Sutan zuzenean entzun ahal izango duzuela!! Ez galdu!!! Hurrengo egunetan, ROTOTOM 2011-ko errepasoak eskainiko dizkizuegu, eta hemen daukazue lehenengo tartea: Jimmy Cliff, Alpheus, Inner Circle, Gentleman…eta beste batzuk. Gozatu eta asteburu eder bat pasa!!! Roots & Kulture!!!


ROTOTOM SUNSPLASH 2011 #9 (2011/08/27)

ROTOTOM SUNSPLASH 2011 #9 (2011/08/27)

Kaixo jende!! Rototom-en kronikak amaitzeko, etxetik bidaltzen dizuegu azkena. Nahiz eta gaur lo seko egin dugu, arraro xamar egin zaigu eguzkia buruan ez izatea goizean…Hau bai luxua!! Onena zen festibaleko azken eguna:  roots zale guztien garaia iritsi zen! Hasteko, kriston hitzaldi bat izan genuen arratsaldean: BUNNY LEE (jamaicar produktore mitikoa), JOHNNY CLARKE, MICHAEL PROPHET (abeslariak) eta JOHN … Continued


ROTOTOM SUNSPLASH 2011 #8 (2011/08/26)

ROTOTOM SUNSPLASH 2011 #8 (2011/08/26)

Kaixo adiskideak!! Jaialdiko azkeneko egunera nekez iritsi bagara ere, Benicassim-en egingo dugun azken kronika idaztera goaz, izerdi eta malkoen artean, hurrengoa etxean egingo dugu eta!! JAH MACETAS taldearekin hasi genuen atzoko gaua. Diska berriaren abestiak aurkeztuz gain (“Maria”, “Dulce” edo Triana-ren “Tu frialdad”), betiko klasikoak ere jo zituzten valentziarrek (“Dime”, “Toda una vida”…). 1990ko “Toda … Continued


ROTOTOM SUNSPLASH 2011 #7 (2011/08/25)

ROTOTOM SUNSPLASH 2011 #7 (2011/08/25)

Paellatxo bat hartzera joan aurretik, azken-aurreko kronika eskeini nahi dizuegu: Beste artista batzuen emanaldiak egoteagatik ere (Lutan Fyah eta Perfect), Main Stage gunean TIKEN JAH FAKOLY afrikarraren kontzertuarekin hasi genuen gaua. Tiken-ek talde osoa ekarri zuen: haizeak, koristak, afrikar instrumentoak (kora, laud…), eta hau bezalako festibaleen eskertzeko gauza bat da. Boli Kostarrak ahots miresgarria dauka … Continued