ROTOTOM SUNSPLASH 2011 #5 (2011/08/23)

ROTOTOM SUNSPLASH 2011 #5 (2011/08/23)

Esan bezala, kala eder batean pasa genuen atzoko eguna, horregatik deskonektaturik ibili ginen. Dena den,  atzoko jardunaldia ez zen oso garrantzitsua, gure ustez, behintzat. Main Stage-n Marley familia egon zen jendetzaren aurrean: ZIGGY MARLEYren pop-reggae kontzertua nahiko kaskarra iruditu zaigu eta RITA MARLEY-k abesti bakar bat abestu zuen bere semearekin. Orduan, zergatik agertu zen egitarauan … Continued


ROTOTOM SUNSPLASH 2011 #4 (2011/08/22)

ROTOTOM SUNSPLASH 2011 #4 (2011/08/22)

Kaixo family!! Atzo jaialdiaren erdira iritsi ginen. Eguzkiak ez du amore ematen baina gure indarrak kala batean berreskuratuko ditugu gaur. Goazen ba atzoko kronikarekin: RITA MARLEY-ren prentsaurreko batekin hasi genuen atzoko eguna. Argazki klasikoak hartu ondoren (beti profesionalak, hori bai…), Bob Marley-ren emaztea berriro ikusteko, bugambila mitikoan belarriak plantxatu genituen. Gure lehenengo helburua LINTON KWESI … Continued


ROTOTOM SUNSPLASH 2011 #3 (2011/08/21)

ROTOTOM SUNSPLASH 2011 #3 (2011/08/21)

Kaixo Ttan Ttakun zaleak!!! Atzo azkenean, infernuko labe honetatik ihes egiteko, hondartzara iritsi ginen eta “fresh txunbito” eder batzuk hartu ondoren, jaialdira itzuli ginen, buruak frexkatutak. Arratsaldean, DUB A LA PUB “European Reggae Contest” txapelketako talde irabazlearekin topatu ginen Main Stage-ean. Kontzertu laburra baina intentsua. Alemaniar taldeak Rototom-ean jotzeko aukera ondo aprobetxatu zuen, reggae nitza … Continued


ROTOTOM SUNSPLASH 2011 #02 (2011/08/20)

ROTOTOM SUNSPLASH 2011 #02 (2011/08/20)

Kaixo jende!! Jaialdiaren laugarren egunera iritsi gara izerdfitan blai…eguzkiak ez du etsi eta osorik kixkaltzen gaitu…PULL UP!!! Atseden pixka bat hartu ondoren, arratsaldean “Bob Marley: The Making Of  A Legend” filme interesgarria ikusi genuen Esther Anderson-en eskutik, garai bateko neskalagun  berezia eta argazkilari profesionala. Ordu terdiz irudi ineditoak eskeini zizkigun filmak. Filmea amaitu bezain laster, … Continued


ROTOTOM SUNSPLASH 2011 #01 (2011/08/19)

ROTOTOM SUNSPLASH 2011 #01 (2011/08/19)

Hey!!! Kaixo adiskideak!!! Hemen gaude berriro ere!! ROTOTOM SUNSPLASH 2011!! 96º DEGREES IN THE SHADE!!!! Europako reggae jaialdi handienean aurten 200.000 lagun espero dira Benicàssim-en, aurreko urtean baino askoz ere gehiago. Bob Marley abeslari mitikoaren heriotzaren 30. urteurrena ospatzen da 10 egun hauetan (2011/08/18-27). Horregatik Marleyś People Love Tribute izena hartu du aurtengo edizioak (18garrenak). … Continued


babylon sutan #105 (2011/07/21) REGGAE meets JAZZ

babylon sutan #105 (2011/07/21) REGGAE meets JAZZ

Iep!! Dakizuen bezala, aste honetan Donostiako Jazzaldia hasi da. Jazz-aren oihartzunak Babylon Sutan irratsaiora ere iritsi dira, eta reggae-aren soinuekin nahastu dira: Monty Alexander, Ernest Ranglin, Jazz Jamaica, Don Drummond, Tommy McCook, Roy “Bubbles” Burrowes eta musikari gehiago entzungo dituzue irratsaio honetan. Jazz made in Jamaica!!! Rrrait?? Gozatu irratsaioa eta asteburu eder bat pasa!!!! Hurrengo ostegunarte!!!!


BABYLON SUTAN #104 (2011/07/14) BURNING SPEAR

BABYLON SUTAN #104 (2011/07/14) BURNING SPEAR

Kaixo reggaezaleak!! Aste honetan Burning Spear abeslari mitikoaren selekzio polit bat izan dugu. Ez galdu!!! Asteburu eder bat pasa, eta hurrengo ostegunarte!!! Roots & Kulture!!!


BABYLON SUTAN #103 (2011/07/07) GLADIATORS -BACK TO ROOTS-

BABYLON SUTAN #103 (2011/07/07) GLADIATORS -BACK TO ROOTS-

Kaixo adizkideak!! Bi asteko paroiaren ondoren, hemen gaude berriro, reggae onenarekin zuekin gozatzeko. Aste honetan, diska klasiko baten soinuak entzun ditzakezue: Gladiators taldearen 82-ko “Back To Roots” LPa. Ze temazoak!!! Irratsaioaren bigarren tartean, Negus Roots disketxearen single batzuk izan ditugu: Don Carlos, Horace Martin… Gozatu eta dantzatu!!!!   Bestaldetik, berri txar bat komentatu behar dizuegu: Bilboko … Continued


BABYLON SUTAN

BABYLON SUTAN

Kaixo adiskideak!! Lanaren ondorioz, aste honetan ez da irratsaioa izango, joan den astean bezala. Baina hadi egon, hurrengo ostegunean (Uztailak 7) inoiz baino indarrago itzuliko da Baylon Sutan irratsaioa!!! Asteburu eder bat pasa!!!  


babylon sutan #101 (9/6/2011) MASSIVE REGGAE KOLEKTIBOA

babylon sutan #101 (9/6/2011) MASSIVE REGGAE KOLEKTIBOA

Kaixo family!! Bilboko MASSIVE reggae kolektiboak 20 urte betetzen ditu, eta Babylon Sutan irratsaioak omenaldi bat egin nahi zion. Reggae musikaren bultzatzaile hauek oso garrantsitzuak izan dira Euskal Herrian, eta gure lurraren reggae sustraiak direla esan dezakegu: benetan langile ugariak  gai honetan!!! Hemen daukazue elkarrizketa faltaezina baten link-ak: http://www.reggae.es/2011/05/30/entrevista-a-massive-sounds-1%C2%AA-parte/ http://www.reggae.es/2011/06/06/entrevista-a-massive-sounds-2%C2%AA-parte/ BIG UP MASSIVE REGGAE KOLEKTIBOA!!!!!!!


babylon sutan #92 (2011/2/10) VICEROYS

babylon sutan #92 (2011/2/10) VICEROYS “We Must Unite”

                Eeeeeeup!!! Kaixo Family!!! Pasa den asteko bidaiaren ondoren, bueltan gaude zuekin reggae onenarekin gozatzeko. Gaurkoan, VICEROYS taldearen “We Must Unite” diska ikusgarria aztertu dugu. Irratsaioa osatzeko, hirukote bokal jamaikar honen biografia txiki bat egin dugu: Studio One-ko egunak (“Ya Ho”, “So Many Problems”…), Gregory Isaacs-en ekoizpenak (“Miracles” eta … Continued


babylon sutan #90 2011/02/10 - 12

babylon sutan #90 2011/02/10 – 12″ak & BERRIKUNTZAK

Kaixo guztioi!!! Aste honetako irratsaiorako, 12 ahatzetako diska berezi batzuk aukeratu ditugu: Carlton Patterson “Wash Wash”, Culture & Clint Eastwood “Send Some Rain”, Wailing Souls & Papa Tullo “Up Front”, etabar…ORIGINAL EXTENDED ESTILOAN!!! Eta bigarren tartean, Brixton eta Liquidator disketxeetik bidali dizkigun bi berrikuntza errepasatu ditugu: The Oldians eta Roots Diamonds taldeen azken lanak. Beti … Continued