TXOMINEKO JAIEN KARTELA

TXOMINEKO JAIEN KARTELA

Badatoz Txomineko jaiak, aurten irailak 7 ostirala eta irailak 8 larunbatarekin. Dagoeneko Kartela ia osatuta dago horrela geratzen da: *Ostirala: 22:00tan OIL CITY (DR FEELGOOD) DOKUMENTALA, ondoren SCREAMIN’TARGETS, BAR REMIGIO ETA ZIMARROS taldeak, eta gero MANU POGO DJ. *Larunbata: 11:00tan TXOMINEKO RASTROA 22:00tan VENID A LAS CLOACAS (DOCUMENTALA), ondoren DESASTROZOMBIES, FLY SHIT ETA ROULOT taldeak, … Continued


TTAN TTAKUN FESTA 2012 - ARGAZKIAK

TTAN TTAKUN FESTA 2012 – ARGAZKIAK

Kaixo Ttan Ttakideak!! Hemen ditugu aurtengo festa mundialetik pasa direnen argazki paregabeak! Eskerrik handienak eman behar dizkiogu Makoki-ri egindako lanarengatik! Hemendik gutxira taldeen argazkiak eta guzti!


TTAN TTAKUN FESTA 2012 - KRONIKA

TTAN TTAKUN FESTA 2012 – KRONIKA

Ziztu bizian pasa da aurten ere Ttan ttakun irratiko festa. Egia kulturetxeko Gazteszenan ospatzen dugu festa urtero, eta aurtengoa, berriro ere, arrakasta izan da. Pasa den urteko ilaran zain egotea gainditu eta aurten azkar lortu zuten denak beraien sarrera, modu honetan hasieratik izugarrizko giroa sortu zan, eta talde eta DJek zaletu gogotsuekin ekin zieten beraien … Continued


Ttan Ttakun festa 2012 aurreirratsaioa

Ttan Ttakun festa 2012 aurreirratsaioa

Hemen dugu Ttan Ttakun festa 2012aren aurkezpen irratsaioa. Parte hartuko duten taldeen deskribapenak eta abestiak entzuteko parada izango duzue irratsaio honetan. Festaren gorabehera eta zehaztasun guztiak jakin nahi ezkero, ez galdu irratsaioa! #ttnfesta2012 info+ hemen eta hemen


Ttan Ttakun Festa 2012

Ttan Ttakun Festa 2012

Urtero legez izugarrizko festa antolatu degu Egiako Gazteszena aretoan urte berriari hasera ona emateko! Bi eszenatoki, taberna, zuzeneneko irrati emisioa, roperoa, musika barra-barra, photocall, txaskisak, jendea… eta batez ere: GIRO APARTA. 5€ren truke galdu ezin dezuten festa! Irratia laguntzeko aukera paregabea da baita ere, irratiak urtean zehar dituen behar ekonomikoak betetzeko daukagun diru sarrera nagusiena … Continued


TTAN TTAKUN FESTA MOGAMBON

TTAN TTAKUN FESTA MOGAMBON

Dagoeneko gainean daukagu larunbateko festa, lana utzi ta animatuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuu!!!! httpv://www.youtube.com/watch?v=_z6oN2W02Y4 httpv://www.youtube.com/watch?v=9g8KxKNNB5U


TTAN TTAKUN FESTA MOGAMBO ARETOAN

TTAN TTAKUN FESTA MOGAMBO ARETOAN

Azaroak 5 larunbata Trintxerpeko Mogambo aretoan Ttan Ttakun irratiak festa eder bat antolatu du. Hasteko The clash eta Speed taldeen bideo proiekzioak izango ditugu, ondoren kontzertuen txanda izango da Transistores 50, Bloodseekers eta Speed taldeekin. Lehenengoa rockabilly estiloan, bigarrenak Hondarribitik disko berria aurkezten eta hirugarrenak, Speed, Donostiako 80. hamarkadako punk taldearen itzulera suposatuko du. Kontzertuen … Continued


ROTOTOM SUNSPLASH 2011 #9 (2011/08/27)

ROTOTOM SUNSPLASH 2011 #9 (2011/08/27)

Kaixo jende!! Rototom-en kronikak amaitzeko, etxetik bidaltzen dizuegu azkena. Nahiz eta gaur lo seko egin dugu, arraro xamar egin zaigu eguzkia buruan ez izatea goizean…Hau bai luxua!! Onena zen festibaleko azken eguna:  roots zale guztien garaia iritsi zen! Hasteko, kriston hitzaldi bat izan genuen arratsaldean: BUNNY LEE (jamaicar produktore mitikoa), JOHNNY CLARKE, MICHAEL PROPHET (abeslariak) eta JOHN … Continued


ROTOTOM SUNSPLASH 2011 #8 (2011/08/26)

ROTOTOM SUNSPLASH 2011 #8 (2011/08/26)

Kaixo adiskideak!! Jaialdiko azkeneko egunera nekez iritsi bagara ere, Benicassim-en egingo dugun azken kronika idaztera goaz, izerdi eta malkoen artean, hurrengoa etxean egingo dugu eta!! JAH MACETAS taldearekin hasi genuen atzoko gaua. Diska berriaren abestiak aurkeztuz gain (“Maria”, “Dulce” edo Triana-ren “Tu frialdad”), betiko klasikoak ere jo zituzten valentziarrek (“Dime”, “Toda una vida”…). 1990ko “Toda … Continued


ROTOTOM SUNSPLASH 2011 #6 (2011/08/24)

ROTOTOM SUNSPLASH 2011 #6 (2011/08/24)

Kaixo people!! Beroa egonda ere, zutik jarraitzen dugu Rototom-ean, eta beste kronika bat eskeintzen dizuegu. Gora Ttan Ttakun Radio Station!! Atzokoan Josetxo Mintegi izan genuen REGGAE UNIVERSITY gunean. Bob Marley-ri buruz hitzaldi interesgarri bat eman ziguten Donostiako kazetariak eta beste lagunek: Jah Macetas taldearen sortzaile bat (Sergio Monleón), David Vilches (Sound system FM) eta Carlos … Continued


ROTOTOM SUNSPLASH 2011 #5 (2011/08/23)

ROTOTOM SUNSPLASH 2011 #5 (2011/08/23)

Esan bezala, kala eder batean pasa genuen atzoko eguna, horregatik deskonektaturik ibili ginen. Dena den,  atzoko jardunaldia ez zen oso garrantzitsua, gure ustez, behintzat. Main Stage-n Marley familia egon zen jendetzaren aurrean: ZIGGY MARLEYren pop-reggae kontzertua nahiko kaskarra iruditu zaigu eta RITA MARLEY-k abesti bakar bat abestu zuen bere semearekin. Orduan, zergatik agertu zen egitarauan … Continued


TXOMINEKO JAIAK 2011

TXOMINEKO JAIAK 2011

Azken 4 uteotan bezela, Ttan Ttakun irratiak Txomin auzoko jaietan parte hartuko du. Iraileko lehengo asteburuan ospatuko dira, eta beti bezela Ttan Ttakun-ek gune alternatiboa eskeiniko du. Loiolako apeadero aurrean dagoen parkean egongo gara, ekintza ugari eskeintzeko asmoarekin. Musikari dagokionez, ostiralean bideo emanaldia eta estilo desberdinetako taldeen kontzertuak egongo dira: 22:00tan: “Lemmy: The Movie” filma … Continued