Reggae&dub bihar Ondarra tabernan!!

Reggae&dub bihar Ondarra tabernan!!

Irratiko reggae zale amorratuek, bihar, gaueko 11-etatik aurrera reggae eta dub doinuez osatutako musika sesioa eskeiniko dute Ondarra tabernan. NOIZ: Abenduak 28, asteazkena, 23:00. NON: Ondarra taberna, Grosen, Kursaal aurrean. NOR: No Flags Selektah & Dardaradub. Denok gonbidatuta zaudete, animatu eta dantzatu gurekin!!!


babylon sutan #84 2010/12/2 - Israel Vibration

babylon sutan #84 2010/12/2 – Israel Vibration

Azaroak 27an, Biarritzeko Atabal tabernan Israel Vibration taldeko kideekin  elkarrizketa polit bat izan genuen, eta gaurko irratsaioan eskeintzen dizuegu. Gainera, talde jamaikar mitiko honi laburpen musikala txiki bat egiten diogu. Ba hori!! Aste ona pasa, eta hurrengo osteguna arte!!!! Aioo!!


babylon sutan #82 ROTOTOM Main Stage 2010

babylon sutan #82 ROTOTOM Main Stage 2010

Esan genizuen bezala, joan den astea Benicassim-en egon ginen reporteroak bezala Rototom Sunsplash Reggae festibalean. Aste eder bat pasa genuen eta zuekin elkarbanatu nahi dugu esperientzia. Gaurko Babylon Sutan irratsaioarekin denboraldi berri bat hasten dugu, eta Rototom festibalearen Main Stage-ko kontzertuei buruz kronika polit bat eskeintzen dizuegu. Eta hurrengo saioetan, festibalean egindako elkarrizketak eta jingle-ak … Continued


ROTOTOM ALBISTE BEREZIAK #7 Agurra

ROTOTOM ALBISTE BEREZIAK #7 Agurra

Kaixo!!! Orain bai, igandean izan zen azken gaua…ze pena!!! Dena desmontatu, kotxean gorde, azken ital gosaria hartu ta, poliki poli, donostira bueltatzeko. Jendeak esaten zigun: “Uf!! 8 egun!! Non stop reggae!!! ufff…gehiegi izango da…zoratutak itzuliko zarete!!!” Baina oraintxe bertan, beste 8 egun hemen geratzea gustatuko litzaigukela esan ahal dizuegu!!!!!! REGGAE MUZIK NON STOP!!!! Larunbateko gaua, … Continued


ROTOTOM ALBISTE BEREZIAK #6 Txuri eta beltz

ROTOTOM ALBISTE BEREZIAK #6 Txuri eta beltz

Azkenaurreko gaba izan zen atzokoa! Eta ondo aprobetxatu genuela esan behar dugu. Ikusi genituen gauza batzuk harritu egin gintuzten, beste batzuk ordea, desilusionatu! Lyricson & Blackstarliners-en zuzenekoa adibidez, kontzertu oso txukuna izan zela esan behar dizuegu. Iikuslearekiko oso gertukoa eta jarrera humil-arekin egon zen abeslari ginearra. Gaueko beste aldean berriz, Mighty Diamonds izan ziren. Hasieratik … Continued


Rototom albiste bereziak #5 Erritmoa errekuperatzen

Rototom albiste bereziak #5 Erritmoa errekuperatzen

Beroak jarraitzen du eta gu izerdiak bota eta botata. Sukarra gaindituta, erritmoa errekuperatzen saiatu gara. Atzoko eguna hasteko reggae.es proiektuko debate interesgarrian parte hartu ondoren, kontzertuen garaia etorri zen. Main Stage-an Europar Reggae Contest konkurtsoaren finala ospatu zen Arawak italiar, Intinn irlandar eta Stepacide portuges taldeekin. Azkeneko hauek izan dira irabazleak  eta sari gisa, europar … Continued


Rototom albiste bereziak #4 Izerditan

Rototom albiste bereziak #4 Izerditan

Laugarren egun honetan nekea, izerdia eta sukarra dira nagusi. Zoritxarrez, eztarria harrapatuta dugu eta festibalak guda deklaratu digu!!!! Baina badakizue Ttan Takun irratiko super heroiak beti sasi guztien gainetik ta laino guztien azpitik gabiltza!!!!! Atzokoa egun garrantsitzua izan zen: Lion stage eszenatokian Reggae Contest-ko semifinalak ospatu ziren eta maila handiko talde berriak entzuteko aukera izan … Continued


Rototom albiste bereziak #3 Atseden garaia

Rototom albiste bereziak #3 Atseden garaia

Egun lasaia izan zen atzokoa (beharrezkoa 8 egunetako festibal batean). Benicassim-eko hondartza eta kala batean egunpasa egin ondoren deskantsatzera joan ginen. Gaur, egun berri bat dator, giroa primeran jarraitzen du, musika nonahi, jendea pozik, jan, edan, dantza eta parreak txoko guztitan!!  Programazioari dagokionez, gaur artista garrantzitsuenetako bat izango dugu festibalean (Gorka-ren ikuspegitik): Jah Shaka. Jarraitu … Continued


Rototom albiste bereziak #2 free rototom

Rototom albiste bereziak #2 free rototom

Hemen jarraitzen dugu, eta gaur hirugarren egunaren albistea elkarbanatuko dugu zuekin. Festibalean, musikaz gain, eztabaida eta hitzaldi erakargarri asko daudela esan behar dugu. Atzokoan adibidez, eztabaida nahiko interesgarri batetik agertu ginen: “Crisis, fin del modelo social europeo y nuevas perspectivas”. Kulturizazio momentu horren ondoren kontzertuak hasi ziren. Lehenengoa italiatik, “Africa Unite”, banda handitxo batekin kontzertu … Continued


Rototom albiste bereziak #1 Haria hartzen...

Rototom albiste bereziak #1 Haria hartzen…

Kaixo lagunok!! Hemen jarraitzen dugu bizi-bizi festibala disfrutatzen. Atzoko arratsalde-gaua larunbatekoa baino lasaiagoa izan zen (gure aldetik…), baina kontzertuak izugarriak izaten jarraitu zuten. Arratsaldean Big Youth-en toasting-aren inguruko elkarrizketa ofizialetik pasa ondoren, afaltzera jun ginen indarrak hartzeko asmoz. Gaua Jah Mason-en zuzeneko indartsuarekin hasi genuen. Anthony B-ren erara, new roots estiloko erregeetako bat da hau … Continued


Rototom albiste bereziak #0 Ongi etorri

Rototom albiste bereziak #0 Ongi etorri

Rototom Sunsplash festibalak ongietorria eman digu. Arratsaldeko 7ak inguruan iritsi ginen, eta sekulako beroaz, festibalaren nondik norakoak jakiten hasi ginen. 9ak aldera kontzertu gunetara gerturatu eta balentziako “Naturals” taldearekin hasi genuen gaua lion stage-an . Ondoren Txekiatik “Dubby Conquerors” backing band-arerkin “Elijah” eta “Glen Washington” jamaikarraren ahotsak entzun genituen eszenatoki nagusian (Main Stage-a). Kontzertu polit … Continued


babylonsutan_uztailak 15_SUGAR MINOTT

babylonsutan_uztailak 15_SUGAR MINOTT

Joan den Uztailak 10an reggae munduaren izar haundi bat galdu genuen. Sugar Minott-i buruz hitz egiten ari gara. Dancehall estiloaren erreferentzia garrantsitzuena izan da, eta Ttan Ttakun irratitik omenaldi bero bat egin nahi diogu. Zaude bakean. Zure falta nabarituko dugu. BIG SUGAR MINOTT!!!!!! httpv://www.youtube.com/watch?v=4UFFo2xA0go&feature=player_embedded